2016 OTS. 25 Oñatiko Artzain Eskolak 13 artzain berrirekin itxi du XIX. ikasturtea Atzo amaitu zen Oñatiko Artzain Eskolaren XIX. ikasturtea, bost hilabeteren ostean. Guztira hamahiru ikaslek gainditu dute ikasturtea, bederatzi gizonezkok eta lau emakumezkok. Lakuako Gobernuko sailburuorde Bittor Orozek sektorea suspertzen eta modernizatzen ari den artzainen belaunaldi berri honen ahalegina nabarmendu eta ikasleak animatu zituen artzaintzan jarduteko ahaleginean etsi ez dezaten.