GARA Euskal Herriko egunkaria
Elkarrizketa
NAGORE BILBAO
ATZELARIA

«Palaz ere jokatzen dut eta eskua zailagoa iruditzen zait»


Zure kasuan, horren gaztea izanda (14 urte), urduritasuna nabarituko da, ezta?

Bai, bai, nabaritzen da, baina ea dena ongi irteten den. Horixe espero dut.

Palan ere jokatzen duzu, baina zure kasuan eskuz ere aritzen zinen, ezta?

Iaz bietara jokatu nuen, eskuz eta palaz. Eskuz jada mutilen aurka zailagoa egiten zitzaidan eta palara pasatu nintzen. Gustura hor ere.

Erraz moldatzen zara biak uztartzeko?

Bai. Esku pilota apur bat zailagoa dela esango nuke, baina bietako entrenamenduak egiten ditut: pala Larrabetzun eta eskua Laukizen. Eskuz gero eta gutxiago, egia esan.

Zer moduz joan da txapelketa?

Zaila. Patrik sekulako maila dauka. Ligaxkan beraiek amaitu zuten lehen postuan eta guk hirugarrenarekin berdinduta, nahiz eta finalera pasatu. Atzean zaila izango da, ea aurrean zerbait egitea lortzen dugun.A.A.