GARA Euskal Herriko egunkaria

«Jaio. Musika. Hil» osorik kantatuko du Berri Txarrak-ek bost emanalditan


Berri Txarrak taldeak bost kontzertuko bira bat egingo du apirilaren 6tik 10era, “JMH Gaztetxe Bira” izenburupean, eta “Jaio.Musika.Hil” diskoa osorik emango du. Baionako Zizpan (20.00), Tolosako Bonberenean (21.00), Lodosa Kultur Etxean (18.00), Otxandioko gaztetxean (20.00) eta Gernikako Astran (19.30) izango dira kontzertuak, apirilaren 6, 7, 8, 9 eta 10ean, hurrenez hurren. Sarrera batzuk internet bidez jarri ziren salgai atzo www.musikaze.com/berritxarrak helbidean. Gaztetxeetan ere salduko dituzte.