GARA Euskal Herriko egunkaria

BAIONAN, BI LANGILEREN HERIOTZA SALATZEN.


LAB eta SUD sindikatuek deituta, elkarretaratzea egin zen atzo Herriko Etxeko plazan, Baionako Derichebourg enpresan maiatzaren 12an jazotako leherketen ondorioz hil ziren bi langile eta zazpi zaurituei eta horien senideei elkartasuna adierazteko. Zendutako beharginek 48 urte zituzten eta azpikontratatutako enpresa batentzat egiten zuten lan. Nancyn hilobiratu zituzten iragan asteartean.Bob EDME