2016 EKA. 10 AUTOBUSETIK BALUARTEKO GALARA, DANTZAN Iruñeko KulturBusean dantza eta trikiti soinuak sartuta iragarri zuen atzo Korrontzi musika taldeak ekainaren 18an Baluarten egingo duen saioa. “Dantzan” izendatu duen galan, folk taldeak Euskal Herriko puntu ezberdinetako hamalau dantza talde igoaraziko ditu areto iruindarreko oholtzara, hirurehun dantzari orotara. Idoia ZABALETA | ARGAZKI PRESS