GARA Euskal Herriko egunkaria
Txapelketak

Patxi Mindegiak txapela jantziz itzuli nahi du


Bihar 12.00etan hasiko da Ezkurrako pilotalekuan Nafarroako Hirugarren Mailako finala, eta bertan, Iruñean jokatutako kanporaketako bost aizkolaririk onenak lehiatuko dira. Patxi Mindegia, Jexux Etxeberria, Jon Telletxea, Iker Gorriti eta Jacinto Etxekonanea izango dira lanean arituko diren bost aizkolariak. Bakoitzak, bi 45 ontzako eta bi kana-erdiko erdibitu beharko ditu. Lehen biak mailaz igoko dira.

Etzi, 18.00etan, Etxalarren jokatuko da Nafarroako Bigarren Mailako kanporaketa. O. Larretxea, M. Mindegia, E. Saralegi, Beltza, Resano, Erdozia, Indakoetxea, M.A. Etxeberria, Kañamares IV.a eta J. Etxeberria neurtuko dira. Bakoitzak bi kana-erdiko eta bi 60 ontzako moztu beharko ditu. Bost sailkatuko dira finalera.