2016 AZA. 17 Preso batek bere buruaz beste egin zuen igandean Baionako espetxean GARA BAIONA Berrogei urte inguruko preso batek bere burua urkatu zuen Baionako espetxean igandean, Espetxeen Nazioarteko Behatokiak jakinarazi duenez. Hiru egun zeramatzan kartzela horretan. Gizona aurretik ere saiatu zen bere buruaz beste egiten, baina haren egoerak «hobera egin zuen», Fiskaltzaren arabera. Espetxeko psikiatrak ez zuen atzeman suizidiorako joerarik baina badaezpada ziega bikoitz batean sartu zuten. Ziegakidea patioan zegoela, ordea, bere burua urkatu zuen. Haur pornografiako irudiak izateagatik kondenatua zegoen. Azken urtean kartzela horretan hil den hirugarren pertsona da.