2016 AZA. 26 Arabako bost entitate saritu dituzte euskararen presentzia sustatzeagatik Lazarraga sariek Arabako esparru sozioekonomikoan euskara sustatzen duten entitateak nabarmendu dituzte. Adigrafik, Txema Pascual (Artepan), Etxeko Baratza, Lautada Bizirik eta Ciudad Jardin izan dira sarituak, bakoitzak bere alorrean euskararen alde egindako ekimenengatik. «Lazarraga aitzindaria izan zen euskaraz idatzi zuelako; haren izena hartu duten Lazarraga sariak ere aitzindariak dira, eta, saritutako enpresak ere, aitzindariak dira; euskararen normalizaziorako bidea urratzen aitzindariak», nabarmendu du Arabako Aldundiak.