2017 URT. 04 Laudioko bi gazte Auzitegi Nazionalean deklaratzera deitu dituzte GARA LAUDIO Laudioko bi gaztek hilaren 11n deklaratuko dute ikertu gisa Auzitegi Nazional espainolean, pintada batzuengatik. Bideokonferentziaz izango da deklarazioa. Aiaraldea.eus atariak azaldu zuenez, gazteak Ertzaintzako komisariara joanarazi zituzten abenduan eta han esan zieten ETAren aldeko pintadak egitea leporatzen zietela, baina «ez zieten inolako informerik erakutsi». Gazteetako bati bideokamera bidez hartutako irudi pixelatua erakutsi zioten, baina irudian agertzen zena ez zela bera esan zien ertzainei.