2017 URT. 16 Amaitu da prestaketa garaia australian Asier AIESTARAN Hego hemisferioan udan bete-beterik sartuta daudela baliatuz, gaur hasiko da Melbournen Australiako Irekia, urteko lehen Grand Slama. Prestaketa torneoak eta entrenamendu saioak behin amaituta, munduko tenislari iaioenak beroari aurre egin eta 2017ari ahalik eta hasiera onena ematen saiatuko dira. Gizonezkoetan begirada guztiak Andy Murrayren eta Novak Djokovicen arteko lehian ipinita daude, rankingeko lehen postua nork bereganatuko. Emakumezkoetan Angelique Kerber eta Serena Williams dira hautagai nagusiak. Garbiñe Muguruzak gaur ekingo dio lehiari eta Lara Arruabarrenak bihar. Gaur hasi eta datozen bi asteetanurteko lehen Grand Slama jokatukoda: Australiako Irekia. Melbournen