GARA Euskal Herriko egunkaria

Bihar helduko dio Herriarteko bertso lehiak bigarren txandari


Iragan ostiralean abiatu zen Herriarteko Bertso Txapelketa, Azkoitian, Lasarte-Orian eta Zarautzen egindako saio banatan (Ran Rober Ran eta Txinparta taldeak Zarautzen, Lasarteko Bertso Eskola eta Aia ta Kitto Lasarte-Orian eta Erniarraitz 3 eta Sarri Nahi Genuen Baina Habana Etorri Zaigu Azkoitian). Ran Rober Ran, Lasarte-Oriako Bertso Eskola eta Sarri Nahi Genuen Baina Habana Etorri Zaigu taldeak suertatu ziren irabazle.

Hurrengo saioak bihar jokatuko dituzte Lasarte-Orian (Lasarte-Oriako BE eta Aia eta Kitto), Azkoitian (Erniarraitz 3 eta Sarri Nahi Genuen Baina...) eta Zarautzen (Ran Rober Ran eta Txinparta 2 taldeak).