GARA Euskal Herriko egunkaria

Euskotren-eko langileek protesta egingo dute Atxuriko geltokian


Euskotrenen Batzorde Iraunkorrak astelehenean 10.00etan Atxuriko geltokian egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatu die langileei. Enpresako zuzendaritzak salaketa jarri du Batzorde Iraunkorraren, sindikatuen zein Greba Batzordeko kideen aurka «langileen eskubideak murrizteko asmoz». Pauso hori salatuko dute elkarretaratzean. Era berean, martxoaren 1eko 24 orduko lanuztearekin bat egiteko deia ere egin zuten langileek.