2017 MAR. 06 Igartza literatur bekarako XX. deialdia egin dute Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak XX. Igartza literatur sorkuntzarako beka deitu dute idazle berrientzat. Bekak 6.000 euroko diru laguntza izango du. 35 urtetik beherako idazle berrientzat bideratua, lanak aurkezteko epea ekainaren 30ean amaituko da.