GARA Euskal Herriko egunkaria

Sukaldean 50 urtez aritu den Xabier Zapirain omenduko dute


Oiartzungo Gurutze Berri jatetxeko Xabier Zapirain Arbideri omenaldia egingo diote igande honetan, hilak 26. Ekitaldiarekin, azken 50 urteetan aipatu jatetxeko sutegietan lanean jardun den sukaldaria ohoratuko dute berarekin lanean edota ikasten aritu direnek. Bazkaria ere egingo dute.