2017 MAR. 30 Etxarri Aranatzen kontrako helegitea GARA IRUÑEA Nafarroako Foru Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Etxarri Aranatzen kontrako errekurtsoa onartu du 2015eko abuztuan udaletxean presoen aldeko kartelak jarri izanagatik. Estatuaren Abokatutzaren iritziz, udaletxearen jarrera «legez kanpokoa» da eta «objektibitate eta neutraltasun oinarria urratzen» da eta, hori dela-eta, Iruñeko epaitegiaren erabakiaren aurka errekurtsoa aurkeztu du.