GARA Euskal Herriko egunkaria

Harresizko mundua

Harresizko mundua_170514_Gara

Prácticamente inexistentes tras el fin de la Segunda Guerra Mundial en 1945, los muros comenzaron a proliferar y ya eran once hasta la caída del Muro de Berlín, la mayoría de ellos en el marco de conflictos internacionales (división de Europa, Chipre, las dos Coreas, India-Pakistán...). Pero desde entonces la progresión ha sido geométrica y la construcción de nuevas vallas, actualmentte 70 en todo el mundo, recibió fuertes impulsos tras el 11-s y las malogradas primaveras árabes. Los muros contra la migración y los refugiados y los de finalidad «antiterrorista» surgen desde entonces por doquier.

 

Harresia Guatemalan edo Mexikon bost axola Trump presidenteari

Arazoak omen ditu Donald Trumpek –kanpainan agindutakoa betetzeko– Mexikorekin duen muga luzean (3.000 kilometrotik gora) George W. Bush eraikitzen hasi zen harresia (Tortilla Curtain) amaitzeko aurrekontuarekin. Bost metroko altuera duen harresiaren herena eginda dago. Gainerako zatian 18.500 polizia daude etorkinei sartzen ez uzteko. Gauzak horrela, eta «bizia barkatzearen» trukean, litekeena da Mexikoko Gobernua bera arduratzea harresia egiteaz, baina beherago, Guatemalan.

 

Bakeak ez ditu hautsi oraindik komunitateen arteko hesiak

1969an Ipar Irlandako biztanleak Britainia Handiaren okupazioaren aurka altxatu zirenetik, harresi batek banantzen ditu Belfast katolikoa eta protestantea. Ostiral Santuko Akordioak sinatu zirenetik 19 urte igaro dira, baina zutik dirau. Stormonteko Gobernuak hamar urtean suntsituko zuela agindu zuen 2013an. Horretarako, egungo krisi politikoa gainditu beharko dute bi aldeek. Egunen batean Shankill Road auzo unionistara lasai igaro eta berau zeharkatu ahal izateko.

 

Britainia Handira sartu nahi eta ezin, etorkin «tematiak»

Errefuxiatuek eta etorkinek Britainia Handia izan ohi dute helburu. 2015ean hesiak jarri zituzten Calaisko portuaren eta Mantxako tunelaren inguruan. Nahikoa ez omen eta hurrengo urtean kilometro bateko luzera eta lau metroko altuera duen harresi bat eraiki zuten, etorkinak kamioietan sarez zitezen. Azkenean Calaisko Oihana izeneko kanpamentua suntsitu dute. Hurrengoa...?

 

Balkanak, errefuxiatuentzat labirinto itxia

Viktor Orban Hungariako lehen ministro ultraeskuindarraren Gobernuak 175 kilometroko eta lau metroko altuera duen harresia eraiki zuen 2015ean Serbiarekin duen mugan, errefuxiatuei ateak ixteko. Balkanetan abiatutako harresi lehiaketa lotsagarriaren hasiera izan zen. Austriak, Mazedoniak, Esloveniak eta Hungariak berak beraien arteko mugak itxi dituzte horiek eraikiz. Bulgariak eta Greziak gauza bera egin dute, baina Turkiarekin dituzten mugetan.

 

Arantzazko harresiak edota uretara tiroka

Ceutako eta Melillako plaza afrikarrak Europan lurretik sartu ahal izateko ataurre bakarrak dira. Espainiak 10 kilometroko harresiak eraiki zituen bi mugetan, eta azkenengo urteetan abereei bidea oztopatzeko erabiltzen diren arantzaz jositako alanbreak jarri ditu Guardia Zibilak. Hori nahikoa ez, eta muga igerian zeharkatzen saiatu izan diren etorkinak tiroka ere hartu izan dituzte.

 

Hondarrezko hesia, saharar herriaren basamortuan

Marokoko Armadak Fronte Polisarioaren eraso militarrak saihesteko 2.700 kilometroko luzera duen hondarrezko harresia altxatu zuen basamortuan, sahararren herrialdea bananduz. Horrela, bada, %80k Rabaten okupaziopean jarraitzen du eta %20 baino ez da lurralde askea. Estatu frantsesak eta espainolak ardura berezia dute Marokoren mesedetan den statu quoa mantentze horretan. Sahararrak, berriz, gero eta etsiago eta haserreago daude.

 

38. paraleloa, munduko mugarik militarizatuena

«Militarrik gabeko eremu» izendatu bazuten ere, Korea bien arteko muga munduko militarizatuena da, behatokiz eta minaz josita. 250 kilometroko luzera du. Mugak 38. paraleloa hartzen du, horrela finkatu baitzuten bi aldeek Koreako gerra amaitu zenean (1950-1953 urteen artean)

 

Kaxmirreko matxinoak eta blangadeshtarrak, urrun

Indiak okupaziopean mantentzen duen Kaxmir herrialdearekin duen muga osoa 742 kilometroko harresi batekin itxi du New Delhik, atentatuak saihesteko aitzakiarekin. Dena den, harresi handiagoa, 2.700 kilometrokoa, eraiki zuen Bangladeshekin duen mugan. India potentzia handi nahiz txiroak ez die sartzen utzi nahi are txiroagoak diren bangladeshtarrei.

 

Kaleak eta etxeak zatitzen dituen banaketa etnikoa

Turkiako Armadak 1974an inbaditu zuen Mediterraneoko uhartea, ofizialki bertan bizi den gutxiengo turkiarra babesteko. Ordutik, 180 kilometro luze dituen harresi batek zatitzen du Zipre herrialdea, su-etenak erabaki zuen eremuan. Nikosia hiriburuan kaleak eta etxeak zeharkatzen ditu mugak.

 

Lotsaren Harresia, Palestina guztiz isolatzeko

2002ko ekainean, eta atentatu palestinar andana baten ostean Lotsaren Harresia eraikitzeari ekin zion Israelek Zisjordanian. Eskualde palestinarraren %9,4 isolatzeaz gain (Jerusalem hiriburua tartean), lur piloa lapurtu edota baliogabetzen du 712 kilometro luze den eta altueran 9 metro dituen harresiak. Egiptok ere badu eraikitako harresia Gazarekin duen mugan eta Abdelfattah al-Sissi militar kolpistak boterea hartu zuenetik harresi hori gainditzeko palestinarrek eraiki zituzten tunelak suntsitzeari ekin dio.

Dabid LAZKANOITURBURU

 

La razón choca contra un muro

No hay argumento ético alguno con el que se pueda justificar un muro. Ni siquiera el de que, con él, se pueden evitar más víctimas de atentados. Y es que, como hemos visto con los muros construidos contra palestinos y cachemiríes, aquellos convierten a estas poblaciones en víctimas por partida doble: de la ocupación y de la segregación que supone la valla. 1+1-1 sigue siendo 1 y sigue siendo igual de víctima.

Tampoco parece que el argumento de la eficacia se sostenga. Los muros pueden disuadir o ralentizar la llegada de «indeseables». Pero nunca han conseguido que dejen de pasar, sobre todo cuando la desesperanza y la inseguridad del mundo que dejan atrás convierte todos los riesgos y peligros, hasta la muerte, en asumibles.

Vista su inefacia, la construcción de un muro es económicamente un pelotazo al puro estilo mafioso-constructor. Cada kilómetro de muro que proyecta Trump costaría, expropiaciones y obras en el desierto incluidas, 21 millones de dólares, a multiplicar por 2.000.

Solo nos queda, pues, la política. Y esta dice que invertir en misiones de paz, en corredores humanitarios en países en guerra y en la lucha contra el cambio climático, que está también en el origen de hambrunas y, por tanto, de migraciones, es mucho más eficaz, económicamente provechoso y éticamente impecable, porque permitiría modificar, siquiera modestamente, el actual curso de la historia. La de un ser humano que sigue dándose de cabezazos contra un muro.