2017 MAI. 24 Salaketa judizial batek bertan behera utz ditzake DSBEari buruzko irizpide berriak Diru sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) gainean Lanbidek ezarri dituen irizpide berriak bertan behera gelditu litezke Bizkaiko hamabi gizarte eragilek salaketa jarri eta Gasteizko epaitegi batek aintzat hartu ostean. Salaketan, gainera, badaezpadako neurriak eskatu dira eta, horren arabera, behin betiko ebazpena eman arte ezingo lirateke irizpide berriak aplikatu. Lakuak berehala erantzun zuen. Josu Erkoreka bozeramaileak adierazi zuen neurriak ez direla legearen aurkakoak eta, horregatik, ez duela aurkako ebazpenik espero.