GARA Euskal Herriko egunkaria

Etxerat, larunbatekoari begira: «Elkarrekin aurrera egiteko prest»


Berebiziko garrantzia du presoen senideentzat larunbatean Bilbon Sarek deitua duen mobilizazioak eta horrela irudikatu zuten atzo Hernanin eginiko agerraldian. Egoera gogorra izanagatik ere, eskua luzaturik du Etxeratek: «Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude. Elkarrekin egoteko beharra dugu, benetako bakea zein gatazkaren konponbidea behingoz lortzeko, eskubide urraketak gainditzeko eta gure senide preso, iheslari eta deportatu politikoak Euskal Herriratzeko», adierazi zuten Naike Diezek eta Patricia Velezek, presoen senide ugarirekin batera.

Euskal jendarteak emandako «aurrerapausoa kualitatiboki azpimarratzeko modukoa» dela aipatu zuten, «konpromisoz eta duintasun osoz, Estatu espainiarrak zein frantziarrak jarritako traba eta blokeo guztiak gainditu eta bake prozesua beste agertoki batera mugiarazi baitu». Borondate hori apirilaren 8an Baionan eta abenduaren 9an Parisen islatu zela aipatu zuten, eta segida eman nahi diote larunbat honetan Bilbon.

Horrez gain, hainbat gauza ekarri zituzten gogora; hots, EPPK-k hartutako erabakiak, Foro Sozialak egindako ekarpena eta Gasteiz zein Iruñeko legebiltzarrek gaixotasun larriak dituzten presoen egoera konpontzea exijitu dutela. Urruntze politika alde batera uzteko Europar Parlamentuak onartu zuen “Bergeron txostena”-ri ere garrantzi berezia aitortu dio elkarteak.

Preso kopurua jaitsi bada ere, askatasuna lortu duten guztiek kondena osorik bete dutela azpimarratu zuen Etxeratek, «salbuespen neurriek indar berean» jarraitzen dutela nabarmenduz. ETAk jardun armatuari behin betiko bukaera eman zionetik igaro diren sei urteotan estatuek «borondaterik eza eta krudeltasuna» mantentzen dute, eta tarte honetan «sufrimendua eta mendekua» nagusi izan direla bistan da.

«Horregatik bidea egiten jarraitzea suertatu zaigu, egoera honi bukaera emateko aukera bakarra delako herri gisa gizarte osoak aurrera egitea», azaldu zuten atzo.

Azkenik, aurtengoan ere asteburuan senideak ez direla presoak bisitatzera joango esan zuten, manifestazioari behar duen indar guztia ematearren.

ELA llama a su afiliación a Bilbo mientras Podemos se limita a dejarlo a su criterio

Entre los últimos posicionamientos sobre la marcha del sábado en Bilbo destacan los de ELA y Elkarrekin Podemos. El sindicato invita a su afiliación a acudir, en una nota que comienza valorando pasos de 2017 como los acuerdos parlamentarios por la libertad de los presos enfermos o la manifestación de París con la unidad política lograda. «Este clamor por la resolución choca con la actitud de los gobiernos de ambos estados, y en especial la del español, que sigue castigando al colectivo de presos y a sus familias con un régimen impropio de una democracia homologada. Además de injusta, esa política es contraria a la voluntad ampliamente mayoritaria de ir avanzando en convivencia», destaca ELA.

Podemos Euskadi y Podemos Nafarroa fijaron posición conjunta. Dicen coincidir con la convocatoria en una «base importante», pero matizan que «seguimos echando en falta contenidos como la reinserción, el reconocimiento del daño, la injusticia del sufrimiento y la deslegimitación de toda violencia. Por estos motivos, y como ya hicimos el año pasado, dejamos en la valoración individual de las personas inscritas en Podemos la participación en la misma».GARA