GARA Euskal Herriko egunkaria

Lasterbidean


Eneko Gaztelurrutia eta Eñaut Lertxundi ondarroarrak Lasterbidean-en inguruko informazioa banatzen ibili ziren. «Animaten zaz aringaingan etxea?», proposatzen zuten beren hizkera berezian. Ondarroan izanen da aurtengo Lasterbidean kirolean oinarritutako elkartasun ekitaldia, ekainaren 17an. Haur, gazte eta zaharrak, denak gonbidatu dituzte parte hartzera. Lea-Artibaiko paraje ederra ezagutzeko 8 kilometroko lasterketaz gain, 3 kilometroko ibilbide txikia eta egun osoko egitaraua prestatu dituzte: musika, kale animazioa, bazkaria... Lasterbidean-ekoek ez dituzte ahanzten muturreko egoeran larri eri dauden presoak, bereziki beren herrikide Ibon Iparragirre. Bilboko manifestazioa bezala, Lasterbideanen edizio hau ere azkena izatea nahi dute bi mutil gazteek.GARA