2018 OTS. 01 PILOTA - EMAKUME MASTER CUP Egun osoko plana Gasteizen lehiaketari ekiteko Lehen kanporaketa jokatuko dute Beti Jai frontoietan Promozioko 34 bikotek eta Lehen Mailako beste 8k. Asier AIESTARAN Dena prest dago Binakako Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketari ekiteko. Lehiaketa igandean hasiko da Gasteizen, eta aurreneko jardunaldia ez da edonolakoa izango. Mendizorrotzako Beti Jai frontoietan aurreneko kanporaketa ia osorik jokatuko da. Goizeko 11.00etan hasita, Promozio Mailako 34 bikotek eta Lehen Mailako beste zortzik hurrengo kanporaketa jokatzeko txartela izango dute jokoan. Guztira, eta azken orduko aldaketak gorabehera, 84 emakume pilotari irtengo dira kantxara eta ia beste horrenbeste partida jokatuko dira. Hiru bikoteko multzoetan –Promozioko denak bat izan ezik– bik lortuko dute aurrera egitea; lau bikotez osatutakoetan –Promozioko bat eta Lehen Mailako biak–, hiru sailkatuko dira. Baina lehiaketatik harago, antolatzaile eta babesleek igandekoa ospakizun egun bat izatea nahi dute. Esku pilota probatu nahi duten emakume guztiei Mendizorrotzako pilotalekuetara hurbiltzeko gonbita egin zieten Estibaliz Cantok, Gasteizko Udaleko Kultura, Gazteria eta Kirol zinegotziak; Iker Geretak, Arabako Euskal Pilota Elkarteko ordezkariak, eta Iker Amarikak, Emakume Master Cup txapelketako zuzendari teknikoak. «Aukera ona eta guretzat oso pozgarria izango da igandekoa, emakume pilotariei ikusgarritasuna emango diegulako eta tradizio gehien duen jokamoldean gainera», adierazi zuen Udaleko ordezkariak, parte-hartzaileen artean Leire Garai gasteiztar gaztea egongo dela gogoratuz eta bera animatzera joateko deia eginez –Alba Martinez errioxarrarekin osatuko du bikotea Lehen Mailan–. Maila nagusi horretan, egungo txapeldunek berriz ere batera jokatuko dutela gogoratu behar da, Leire Etxanizek eta Olatz Arrizabalagak, baina iaz finalean aurkari izan zuten Maider Mendizabalek Miren Larrarte bidaniarrarekin jokatuko du aurten, Nagore Arozena ama izan berri baita. Eta gertutik jarraitu beharreko beste bikote bat Patri Espinarrek eta Eneritz Arrietak osatutakoa izango da. Iker Amarikak Udalari, federazioari eta Laboral Kutxari eskerrak eman zizkien, emakumezkoen pilotari laguntzeagatik. Promozio Mailako kanporaketak 1. taldea (Ogeta, 11.00): Maite Tolosa-Ane Arteaga, Alaitz Badiola-Oihana Orbegozo, Arantzazu Sagarzazu-Mireia Muguerza. 2. taldea (Ogeta, 11.45): Araitz Eizagirre-Naroa Elizalde, Izarne Oiarzabal-Aintzane Ortiz, Ane Maiza-Irati Otaegi. 5. taldea (Ogeta 2, 11.00): Maddi Unanue-Naroa Agirre, Maite Jaio-Irati Ugalde, Izaskun Martin-Gentzane Alday. 7. taldea (Ogeta 2, 11.45): Nuria Telleria-Iratxe Ibarra, Maddalen Etxegarai-Uxue Oses, Maria Granado-Maritxu Moiartzun. 3. taldea (Ogeta 2, 12.30): Carlota Albas-Sandra Melgosa, Naroa Iturain-Lara Ruiz, Andrea Aldaregia-Maite Telleria. 10. taldea (Ogeta 3, 11.00): Ainhoa Beruete-Ane Mendiburu, Andrea Capellan-Alejandra Gilyak, Yaiza Carrascal-Ainhoa Romero. 11. taldea (Ogeta 3, 11.45): Nagore Galeano-Leire Galeano, Ibone Salinas-Irati Salinas, Olatz Beitia-Amaia Zarrabeitia. 8. taldea (Ogeta 4, 11.00): Izarne Elezkano-Ainara Berasaluze, Ana Agilera-Nagore Azkueta, Ainara Navarro-Alaitz Artetxe, Maria Isabel Garcia-Josune Jimenez. 9. taldea (Ogeta 4, 11.45): Ana Belen Giner-Maialen Magunagoitia, Maialen Ganzarain-Naia Ugarriza, Nerea Sagarna-Ainhoa Zulueta. 6. taldea (Ogeta, 16.30): Oihana Unanue-Nagore Aramendi, Paula Iturbide-Mari Carmen Zubiaur, Garazi Martinez-Ainize Labaien. 4. taldea (Ogeta, 17.15): Ainhoa Urien-Amaia Vicario, Jone Goiri-Ane Baraiazarra, Jaione Uranga-Eider Plazaola. Lehen Mailako kanporaketak B taldea (Ogeta, 18.00): Patri Espinar-Eneritz Arrieta, Joana Flaviano-Amaia Aldai, Olatz Ruiz de Larramendi-Maite Ruiz de Larramendi, Alba Martinez-Leire Garai. A taldea (Ogeta, 20.00): Leire Etxaniz-Olatz Arrizabalaga, Nagore Bilbao-Arrate Bergara, Maider Mendizabal-Miren Larrarte, Amaia Araiztegi-Maddi Mendizabal.