2018 OTS. 15 Zinecitta, italiar zine garaikideari buruzko zikloa, Bilbon Euskaditalia elkarteak antolatutako Zinecitta zine italiar garaikideari buruzko zikloaren bigarren edizioa egingo da gaurtik larunbatera, Bilboko BBK aretoan. Egitarauak hiru film izango ditu, «oso estilo desberdinetako hiru drama»: “Indivisibili” (Edoardo De Angelis, 2016), “Piuma” (Roan Johnson, 2016) eta “Il Contagio” (Matteo Botrugno eta Daniele Coluccini, 2017).