2018 API. 18 Mingaina Dantzan! udalekuak, nerabeak euskaraz dibertitzeko Kirola, naturarekin harremana, musika... 13 eta 14 urteko nerabeek ongi pasatzeko osagai guziak izanen dituzte Berrizen eginen diren Mingaina Dantzan! udalekuek. Baina ez hori bakarrik; euskara etxean jaso dutenak eta ez dutenak nahasiko dituzte, inguru euskaldunean eta erdaldunean bizi direnak, eta euren artean euskaraz mintzatzeko dauden gakoak identifikatu eta landuko dituzte. Bertze aisialdi jardueren eta eskolen esku jarriko dituzte gero. Maider IANTZI DONOSTIA Euskaraz bizi diren nerabeak eta D ereduan ikasi arren eskolaz kanpo euskaraz mintzatzeko aukera gutti dutenak elkartu zituzten joan den urtean Mingaina Dantzan! udalekuetan, eta hagitz ongi atera zen abentura. Ongi pasatzea zen helburua, baina baita euskaraz bizitzea ere, eta lortu zuten. %75eko erabilera neurtu zuten. «Datu ederra», Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordearen hitzetan. Iazko esperientzia baikorraren ondotik, bertze pauso bat emateko prest dago Lakua, UEMA eta Eudelekin batera. Berrizko Olakueta aterpetxera gonbidatzen dituzte 13 eta 14 urteko gazteak. Bi txandatan eginen dira udalekuak, uztailaren 4tik 13ra eta 16tik 25era, eta bakoitzean 30 lagunentzako lekua egonen da. Dagoeneko eman daiteke izena mingainadantzan@gmail.com-en. Matrikulazioa irekia da, nahiz eta herri eta ikastetxe batzuetan bereziki emanen den udalekuon berri, bilatzen diren profilak lortzeko. Lehenbiziko txandan, aitzineko edizioaren irizpideei segituz, inguru euskaldunetako nerabeak eta euskara nagusi ez den inguruetakoak nahasiko dira. Bigarrenean, ama hizkuntza euskara dutenak eta ez dutenak nahasiko dira. Iazko emaitzak Dobaranek atzoko aurkezpenean argitu zuenez, Lakuaren xedea ez da udalekuak antolatzea (horretaz bertze batzuk arduratzen dira eta eskaintza zabala dago), baizik eta nerabeen artean euskararen erabilera bultzatzeko estrategiak identifikatu eta udalekuak eta aisialdirako bertzelako ekintzak antolatzen dituztenen esku uztea, baita eskolen esku ere, «hezkuntzan eragiteko». Ebete enpresako Iñaki Eizmendi hezitzaileak erantsi zuen izaera praktikoa duela proiektuak: estrategiak eta tresnak landu eta eskuragarri jarri nahi ditu. Iaz gustura gelditu ziren probatu zituzten estrategia batzuekin. Horiei esker, nerabeek balorazioan nabarmendu zutenez, ingurune erdaldunean bizi diren euskaldunek inoiz baino euskara gehiago egin zuten, eta inguru euskaldunetan bizi direnek ere bai. Adibidez, ginkana eta gaubeletan euskara sustatzeko jarduerak nola txertatu probatu zuten, eusle metodologia ere bai (nerabe batzuek euskarari eusteko ardura hartzen dute), eta sare sozialekin ere ibili ziren. Landutakoarekin argitalpenak prestatu dituzte eta Interneten jarriko dituzte edonoren esku. Izu: «No se puede oficializar el euskara con una ley navarra» Ayer echó a andar la comisión especial para estudiar una nueva Ley del Euskara en Nafarroa. Miguel Izu, vocal del Tribunal Administrativo de Navarra, explicó cuál es el actual estatus legal de la lengua. Dijo que, en su opinión, no se puede hacer oficial esta lengua en toda la Comunidad a través de una ley foral, pues lo impide el propio Amejoramiento, que vincula el euskara a determinadas zonas. Así las cosas, entiende que se está en un punto complicado, pues el Parlamento navarro no tiene capacidad de iniciativa para modificar su propio estatuto. No obstante, también subrayó que la Carta de las Lenguas Minorizadas que el Estado aceptó incluir dentro de su normativa ha superado en buena medida el concepto de oficialidad y lo sustituye por la idea del derecho lingüístico. En este sentido, Izu lamentó que el Estado sea tan incumplidor con esta Carta y advirtió de vicios en la propia Constitución, donde pervive la concepción del castellano como lengua del Estado obligatoria y reduce el resto de lenguas al ámbito regional. En este sentido, abogó por un cambio constitucional y al reconocimiento de Madrid de las demás realidades lingüísticas. Además, citó como referencia para un posible cambio normativo en Nafarroa los modelos seguidos en Catalunya donde conviven catalán y aranés, y el del Pais Valencià, que está dividido en zonas según el «predominio» del «valenciano» o el castellano. A.I.