GARA Euskal Herriko egunkaria

Gazteen zientzia eta teknologia topaketa


Egun osoz, kultura zientifikoarekin gozatzeko modua izan zen atzo Bilbon. Plaza Barrian, Elhuyarrek antolaturik, Zientzia Azoka egin zuten, «gazteen zientzia eta teknologia proiektuen topaketa»: zientzia tailerrak, gazteen standak, ikertzaile profesionalen gunea... Guztira, 30 ikastetxetako 90 proiektu aurkeztu zituzten 313 gaztek.

Argazkia: Marisol RAMIREZ | FOKU