2018 MAI. 09 Gorka Urbizu, Buenafuente eta Broncanorekin zuzenean atzo Gorka Urbizu eta taldekideak Andreu Buenafuenteren saioan izan ziren lehenik eta segidan David Broncanori egin zion bisita Urbizuk, biak El Terrat-ek #0 katean dituen saioak. “Late Motiv”-en lehen aldiz euskaraz abestutako kantu bat entzun zuten ikusleek. “Katedral bat” aukeratu zuen Berri Txarrak taldeak. Ondoren “La Resistencia”-n Urbizuk Broncanoren galderei erantzun zien.