2018 MAI. 25 «Harritik hazia» oholtzaratuko dute gaur Atarrabian Memoria historikoan oinarritutako “Harritik hazia” herri-antzerkia gaur emango da Atarrabiako kultur etxean eta ekainaren 2an Arantzako Herri Eskolako patioan ikusi ahalko da. Antzerkia Beran 2016 eta 2017 artean egin zen antzerki-lantegiaren emaitza da eta 1936ko gerrak Beran izan zuen eraginaz dihardu.