GARA Euskal Herriko egunkaria

Tomas Hernandezen erakusketa Aieten


Tomas Hernandez Mendizabal (Donostia, 1940) kartelgile gisa nabarmendu da bereziki. Paisaien margolan ugari ere egina da, gehienak bere jaioterrikoak. Eskultura eta argazkigintza abstraktuan ere aritu da. “Ipurbeltz” aldizkariaren sortzaileetako honek literatur ilustrazioak ere landu ditu. Bere lanak Aieteko kultur etxeko Ilustrazioaren Txokoan ikus daitezke irailaren 16ra bitartean.