GARA Euskal Herriko egunkaria

Bizkaiko metalgintzako mahaiaren blokeoaren aurrean, protestara deia


LABek adierazi zuenez, sindikatu eta patronalaren posizioak zein urruti dauden egiaztatu zuen asteazkeneko Bizkaiko metalgintzako mahaiak. Agertu zuenez, FVEM patronala ez zen ia mugitu; 0,5eko igoera soilik iragarri zuen 2018rako soldatetan eta sindikatuen proposamenak baztertu zituen; lanaldia murriztea, adibidez. LABek ez du xedeak lortzeko langileen mobilizazioa eta erabakitasuna beste biderik ikusten eta gainerako sindikatuak ere horretara deitu ditu.