2019 URT. 13 NAZIOARTEKO ELKARTASUNA, BIETAN Askapenak Bilboko Zazpi Katu gaztetxean euskal presoen aldeko ekitaldia antolatu zuen eguerdian, ondoren Bilboko manifestaziora joateko xedearekin. Euskal Herriaren Lagunak (EHL) izeneko plataforman bat egiten duten Andaluzia, Katalunia, Italia eta Gaztelako militanteek parte hartu zuten. Gainera, Etxerat elkarteko kideek kinke bat oparitu zieten plataformako lagunei, «elkartasuna joan-etorrikoa izan behar delako». Baionan ere egon ziren EHLko zenbait kide.Marisol RAMIREZ | FOKU