2019 OTS. 03 URDULIZ Liderrek ez dute atsedenik hartzeko inongo asmorik J.O. BENGOETXEA-IMAZ 15 ELEZKANO-REZUSTA 22 Sailkatuta egonagatik, Elezkano eta Rezustak ez dute atsedenik hartzeko inolako asmorik eta seigarren garaipena lortu zuten jarraian ostiralean Bengoetxea VI-a-Imazen aurka. Baikoko bikoteari lehendik ere zailak zituen aukerak are gaitzagoak bihurtu zaizkio Urdulizen galduta. Galtzaileek izan zuten euren aukeratxoa, baina urdinak nagusi izan ziren gehienean.