GARA Euskal Herriko egunkaria
Txirrindularitza

Bennett, haize-babesen ondorengo aroan

Aurten lehenengoz, haize-babesak saihestu eta esprintean amaitu da Paris-Nizako etapa, Groenewegenez harago bizitzarik badela erakutsiz.


Azkenean, lasaitasun pixka bat iritsi zen Paris-Nizako tropelera. Hirugarren etapara arte (Cepoy- Moulines/Yzeure, 200 km) itxaron behar izan zuten txirrindulariek horretarako, haize-boladak protagonista izan zituzten lehen bi etapak atzean utziz. Haize-boladak atzean uzteaz gain, Dylan Groenewegenen garaipen sortaren amaiera ezarri zuen atzoko etapak, esprinter herbeheretarraz gain bizitzarik badela erakutsiz.

Ramunas Navardauskas eta Alessandro Fedeli Delko Marseille Provence taldeko txirrindulariak izan ziren etapako lehen kilometroei gatz pixka bat jarri ziotenak. Etaparen lehen kilometro horietan erori zen lurrera, besteak beste, Ion Izagirre Astanako txirrindularia, bizikletaren gainean jarraitzeko inolako arazorik izan ez bazuen ere. Beren aldetik, Navardauskasek eta Fedelik osatutako bikoteak ez zuen luze iraun, eta ez ziren une bakarrean ere tropela estutasunean jartzeko gai izan. Hala, helmugarako 40 kilometroren faltan jan zuen tropel nagusiak ihesaldia, guztia esprint masibo batera bideratuz.

Esprinterren taldeek hartu zuten orduan tropelaren burua. Besteak beste, ihesaldietara ohituagoa dagoen Thomas de Gendt belgikarrak eman zuen aurpegia pelotoi buruan, hain ohikoak ez zaizkion lanak eginez bere taldekide Caleb Ewanen mesedetan. Helmugara gerturatu ahala, baina, nerbioek gora egin zuten tropelean, eta izan zen sustorik ere; 30 kilometroren faltan, erorikoa izan zen zubi baten sarreran, sekulako txirrindulari pilaketa eraginez. Aurrekoek, baina, elegantziaz jokatu eta atzeratuen zain geratzea erabaki zuten.

Sky, bazterrak nahasten

Esprinta saihestsezina ikusten zenean agertu zen Sky eszenan. Bost kilometroren faltan, tropelaren burua hartu zuen Paris-Niza hasiera honetan hain ezaguna egin den hirukoak; Luke Rowe aurretik, eta ordurako tarteko helmugetan segundoak irabaziak zituzten Egan Bernal eta Michal Kwiatkowski atoian hartuta, taldea apurtzeko ahalegina egin zuten britainiarrek, arrakastarik gabe baina.

Skyren mugimenduak, ordea, esprinta deskontrolatzea eragin zuen. Gutxi izan ziren euren taldeburuarentzat lan egitea lortu zuten taldeak (FDJ kasu), eta horrek asko zabaldu zuen hautagaien multzoa. Ewanek zirudien ongien kokatua esprinta abiatu zenean; zerua, baina, bere taldeari urteko zazpigarren garaipena oparitu zion Sam Bennett irlandarrak irabazi zuen.

Arranca una Tirreno-Adriático sin grandes puertos

Tras la espectacular Strade Bianche del pasado sábado, el ciclismo de primer nivel tiene una nueva cita a partir de hoy en suelo italiano con el arranque en Camaiore de la 54ª edición de la Tirreno-Adriático, una carrera que contará con una participación de lujo con ciclistas de talla mundial como Primož Roglič, Julian Alaphilippe, Tom Dumoulin, Thibaut Pinot o Tim Wellens. Omar Fraile, Jonathan Castroviejo y Markel Irizar serán los encargados de garantizar la presencia del ciclismo vasco en la carrera italiana, que finalizará el martes de la semana que viene tras siete días de competición.

La principal novedad de esta edición radica en la ausencia de grandes puertos, hecho que beneficiará a corredores explosivos que puedan hacer bien en cotas cortas y empinadas. En ese sentido, los corredores que lleguen a la localidad toscana con ambiciones de hacer una buena general tendrán que superar dos jornadas de contrarreloj: una por equipos, que corresponde a la etapa inaugural, y la segunda individual, que se disputará el último día de carrera. Se prevén otras dos etapas para sprinters –la tercera y la sexta–, que servirán como preparación de cara a la Milán-San Remo del próximo día 23. El resto de jornadas son ideales para «puncheurs» y servirán para clarificar quiénes se disputarán la general en la última contrarreloj. A. E.