GARA Euskal Herriko egunkaria

Beka deialdi berria aurkeztu du Gasteizko ARTgia aretoak


Arabako artisten lana sustatzeko ahaleginean, bigarren beka deialdia egin du Gasteizko ARTgia aretoak. Proposamenak ekainaren 10era arte aurkez daitezke aipatu zentroan (Jose Lejarreta, 41) eta bekaren bidez erakusketa bat jartzeko aukera eta 400 euroko laguntza jasoko ditu artista garaileak.