GARA Euskal Herriko egunkaria
TRINKET

Larralde-Bilbaok ez zuten aukerarik eman Baionan


Espero zen bezala Larralde-Bilbaok ez zuten hutsik egin Baionako Mastersaren bigarren finalerdian, eta igandeko finalean izango dira, Etchegaray-Harismendyri 40-16 irabazi ostean. Historiarik gabeko partida baten ostean, Ospital-Ducassouren aurka jokatuko dute finala, azkeneko Frantziako finalaren errepikapen moduko batean.