GARA Euskal Herriko egunkaria
Txirrindularitza

Potentzia berria hemen da jada

Asteburuan jokatu den L’Aingo Tourrak argi utzi du Ineosi itzuli handietan itzal egin diezaiokeen talde bat tropelean dela jada. Jumbokemandako erakustaldiak, lehen bost postuetan hiru gizon sartuz –eta Dumoulin haientzat lanean ipiniz–, egoera nabarmen aldatzen du.


Azken bizpahiru urteetako joerak eta, batez ere, aurreko neguan merkatuan egindako mugimenduek, pista argiak utziak zituzten arren, aurreko asteburuan egiaztatu ahal izan da txirrindularitza zale askok espero zuten unea seguruenik iritsi dela: itzuli handietan eta bereziki Tourrean Ineosi itzal egin diezaiokeen talde bat dagoela, Jumbo-Visma, alegia. Edo beste era batera esanda, aurtengo Tourra –20 egun baino gutxiago falta dira urteko lasterketa garrantzitsuena hasteko– ez dela azken urteetan bezala “denak Ineosen aurka” bat izango, baizik eta Ineos eta Jumboren arteko borroka ustez parekatu bat baizik.

Noski, beste hainbat talde indartsu ere izango dira irteeran eta Tourra irabaz dezaketen txirrindulariak ere badira beste taldeetan, baina asteburuan L'Aingo Tourrean ikusitakoak argi uzten du Jumbo eta Ineos beste dimentsio batean daudela. Jumbok, esaterako, Primoz Roglic-ekin itzulia eta bi etapa irabazteaz gain, beste bi txirrindulari sartu zituen sailkapeneko lehen bost postuetan –Steven Kruijswijk laugarren eta George Bennet bosgarren– eta Tom Dumoulin hamaikagarren geratu zen azkenean, mundu mailako izar handia izan arren taldearentzat lanean jardun baitzen kilometro askoan.

Sailkapenari begiratuta Ineosen emaitzak ez ziren horren deigarriak izan, baina hori ulertzeko taldeak egin zuen lana aztertu behar da. Egan Bernal, Okzitaniako Tourra modu ikusgarrian irabazi eta egun gutxira, bigarren izan zen sailkapen nagusian, gainsariak kenduta ia Roglicen denbora berberetan. Jonathan Castroviejo 13. izan zen sailkapenean, baina Bernalen mesedetan gogor lan egin ondoren, eta antzekoa esan daiteke Chris Froome eta Geraint Thomas bezalako bi izarren inguruan: inolako kexarik gabe beren helburu pertsonalak alde batera utzi eta taldearentzat lanean jardun ziren.

Ia segurutzat jo daiteke Jumbok Roglic (iazko Vueltako garailea eta Giroko hirugarren sailkatua), Dumoulin (2017ko Giroaren irabazlea eta 2018an Giro nahiz Tourrean bigarren sailkatua) eta Kruijskwijk (hirugarren iazko Tourrean) Tourrera eramango dituela. Badirudi George Bennet ezetz, Giroan zortzigarren edo Tourrean hamargarren egitea zer den dakien ziklista. Laukotea batuz gero, nagusitasuna sekulakoa izan daiteke.

Ineosen kasuan ere, azken orduko ezusterik ezean, Bernal, Froome eta Thomas Tourreko irteeran izango dira, Tourreko azken hiru irabazleak, Froomen kasuan lau aldiz gainera. Castroviejo eta enparauak aldamenean dituztela, britainiarren blokea ere ikustekoa izango da.

Oilarren kudeaketa

Arazo bakarra oilar horien guztien arteko harremana eta elkarlana egoki kudeatzea da, Movistarri iaz, esaterako, ez zitzaiolako batere ongi irten Quintana, Landa eta Valverderen aldeko apustu hirukoitza. Orain arte ez du ematen oilategietan zalaparta handirik egon denik, baina benetako eguna iritsi arte zaila da ezer aurreratzea.

Eta, gainera, Tourraren aurretik bi blokeek badute beste hitzordu garrantzitsu bat indarrak berriz ere neurtu ahal izateko: bihar bertan hasiko den Dauphine gogorra, aurten inoiz baino motzagoa eta mendi guztia bost egunetan pilatuta datorren igandera bitartean.

Ineosek atzo bertan baieztatu zuen bere indar guztiekin doala (Bernal, Froome, Thomas, Castroviejo, Kwiatkowski, Sivakov eta Van Baarle) Jumbori aurre egitera. Izan ere, borroka hau hasi baino ez da egin.

Romain Bardet ficha con Sunweb para dos años

Romain Bardet correrá en el equipo Sunweb las dos próximas temporadas. Así lo confirmó el equipo alemán, destacando que su fichaje «nos permite abrir nuevos escenarios para lograr victorias». El francés, segundo en el Tour de 2016 por detrás de Chris Froome y tercero en 2017, se convirtió en la gran esperanza del ciclismo francés para poder ganar el Tour, pero en los dos últimos años su rendimiento ha bajado considerablemente.

Además, su predilección por las pruebas de un día –fue segundo en el Mundial de Innsbruck 2018, subiendo al podio también en pruebas como la Strade Bianche o la Lieja-Bastogne-Lieja– también ha podido tener algo que ver a la hora de poner fin a un periplo de nueve años en el conjunto galo.

«Esta oportunidad llega en el momento justo de mi carrera y estoy muy motivado para empezar a trabajar con el equipo y su grupo de corredores, pero quiero expresar mi agradecimiento a mi actual equipo, AG2R La Mondiale, que me ayudó a crecer hasta ahora», declaró Bardet.

Bardet intentará llenar el hueco dejado este año en el Sunweb por Tom Dumoulin, mientras que el AG2R anunció a su vez el fichaje de Greg Van Avermaet, de 35 años, quien firma un contrato de tres años. El ciclista flamenco llega junto a su compañero de equipo en el CCC, Michaël Schär.A.A.