GARA Euskal Herriko egunkaria

«Baimenik gabe» diskoa aurkeztu du Kai Nakaik


Iratxe Aguilerak Durangoko Azokan II. Sormen Beka irabazi zuen iaz eta grabaketa lanak amaituta bere lehen diskoa aurkeztu du, “Baimenik gabe”. Apurtzailea da: euskarazko reggaetona egiten du eta bere letrek genero rolak haustea dute xede. “Baimenik Gabe” bederatzi abestik osatzen dute eta dantzarako zein aldarrikapenerako letrak ditu, baita ukitu intimoagoa dutenak ere. Dupla, Xsakara, STR eta Mikel Urdangarin musikariekin egindako elkarlanak ere badakartza diskoak.