2021 OTS. 24 BEGIRADA Miseria gorria futboleko dirutzaren atzean Azken hamar urteotan 6.500 langile atzerritar baino gehiago hil dira Qatarren, 2022ko Munduko Futbol Txapelketarako lanetan, “The Guardian” egunkariak plazaratu duenez. Eta hori, India, Bangladesh, Nepal, Sri Lanka eta Pakistango datu ofizialak batuta bakarrik. Horrelako lan-baldintza latzek herrialdea nazioarteko edozein ekitaldi antolatzeko baliogabetzen dute.