GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Kuba, aurrera begira


Iraultzak bere oinarri soziala mobilizatuz gainditu ditu uztaileko protestak. Gobernuak egoera ekonomiko larriari aurre egiteko neurri sorta bat aplikatu du, baina, pandemiaren eta AEBek ezarritako blokeoaren estutzearen testuinguruan, erronka zailei egin behar die aurre: krisi ekonomiko latza eta gazteen itxaropenak asetzea, besteak beste. Irudian, Gazte Komunisten Batasunak antolatutako karabana, atzo La Habanan.