GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Eskolak itxi eta hegaldiak desbideratu dituen ketzar toxikoa


Alfonbrak eta margoak gordetzen zituen lantegi batean sua piztu zen atzo Txileko Quilicura hirian (Santiagoko metropolialdean) eta su-garrek eragindako ketzarrak (izugarria, irudian ikus daitekeenez) uste baino kalte handiagoak eragin zituen: eskola franko itxi egin behar izan zituzten eta, Arturo Merino Benitez aireportuko jarduna eragotzi ez zuen arren, hegoaldetik iparralderanzko hegaldiak desbideratu beharrean ere izan ziren agintariak.

Argazkia: Martin BERNETTI | AFP