2022 URT. 21 BEGIRADA Ratzingerren papera, eztabaidagai Municheko Artzapezpikutzaren baitan gertatutako sexu-abusuak jasotzen dituen txostenak Aita Santu ohiari artzapezpikua zen garaian gutxienez izandako lau kasutan ezer ez egitea leporatzen dio. Joseph Ratzingerrek akusazioak irmo ukatu ditu. Pertsona bat errugabea da, kontrakoa frogatzen ez den bitartean, baina Eliza katolikoak eta bere kideek gai honi dagokionez sinesgarritasuna aspaldi galdu zuten.