2022 API. 13 BEGIRADA Errefuxiatuen diskriminazioa nonahi 2021eko abenduan, Joe Bidenen administrazioak Trumpen garaiko «Remain in Mexiko», hots, «Mexikon gelditu» politikari berrekin zion. Erabaki horren ondorioz, asilo-eskatzaileek euren eskaeraren erantzunaren zain geratu behar dute herrialde aztekan. Murrizketa horrek, baina, ez die ukrainarrei eragiten, eta horrek ezinegon handia eragin du itxaroten daudenen artean, gehienak amerikarrak baitira. Diskriminazioaz kexatzen dira, arrazoi osoz.