2022 API. 22 BEGIRADA Gizateriaren aurkako krimenek ez dute preskribatzen Ia 100 urte geroago, Napalpiko sarraskiari buruzko egiaren epaiketa hasi da. 1924ko uztailaren 19an, Qom eta Nokoit etnietako 300 eta 500 indigena artean fusilatu zituzten Chaco probintzian, Argentinako ipar-mendebaldean. Kotoizko zelaietan erdi-esklabo gisa lan egiten zuten indigenek protesta bat hasi zuten, eta probintziako gobernadorearen aginduz bortizki zapaldu zituzten.