2022 API. 23 BEGIRADA Migrazioa hizpide, Kuba eta AEBak bildu dira Kubak eta AEBek goi mailako lehen aldebiko bilera egin dute Joe Biden presidentetzara iritsi zenetik, eta ez da izan AEBek Habanan duten enbaxadan –irudian–, Washingtonen baizik. Bertan, emigrazioaren gaia jorratu dute, eta Kubak berretsi du irlaren blokeo ekonomikoa indartu izanak eta Washingtonek legezko migrazioari jarritako trabek eragiten dituztela legez kanpoko migrazioa, pertsona trafikoa, migrazio iruzurra eta baita migranteen heriotzak ere.