2022 MAI. 12 BEGIRADA COP15: urgentzia globalak ez dira desagertu Astelehenean hasi zen Abidjanen, Boli Kostako hiriburuan, Desertifikazioaren Aurkako Nazio Batuen Konbentzioaren Aldeen Konferentziaren 15. ekitaldia, “Lurra. Bizitza. Ondarea: eskasiatik oparotasunera” lelopean. Antolatzaileen arabera, «lurrak egungo zein etorkizuneko belaunaldiei onura ematen jarraitzeko deia» da 12 eguneko hitzordua. Pandemiak eta gerrak mundua astindu arren, badira atzeratu ezin diren erronkak.