2022 MAI. 27 IKUS-ENTZUNEZKOEN LEGE OROKORRA Ikus-entzunezkoen Legea aurrera, UP, ERC eta EH Bilduren zuzenketarik gabe Pedro Sanchezen Gobernuak PPren azken orduko abstentzioa baliatu zuen Ikus-entzunezkoen Legea onartzeko eta baztertu egin zuen Unidas Podemosek, EH Bilduk eta ERCk proposatutako transakzio-zuzenketa, zeinaren bitartez ekoizle independentearen definizioa aldatzeko galdegiten zuten. Senaturako bidea egingo du orain Legeak. Marcel PENA madril Espainiako Kongresuak Ikus-entzunezkoen Legea onartu zuen atzo, PSOEren babesari eta PPren eta Ciudadanosen abstentzioari esker. PPren azken minutuko abstentzioak aukera eman zion Gobernuari Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Lege Orokorraren proiektua aurrera ateratzeko; beraz, PSOEk ez zuen beharrezkoa izan UP, ERC eta EH Bilduren transakzio-zuzenketa onartzea, legearen artikuluetako batean «ekoizle independente»aren definizioa aldatzea eskatzen zuena. PSOEk hiru talde horien erdibideko zuzenketa baztertu zuen azkenean, telebistei edo beste edozein operadoreri edukiak ekoizteko aukera ematen dien aldaketa teknikoa baztertzeko, orain arte ekoizpen independenteari erreserbatutako nahitaezko kuotaren barruan. Transakzio-zuzenketaren bidez, PSOEk 110. artikuluari egindako zuzenketa bat aldatu nahi zuten aipatu hiru taldeek, lege-proiektuaren txostenean jasota dagoena. Testua horrela geratzea proposatu zuten, soilik hitz bat aldatuta: «Ekoizle independentetzat hartzen da (...) ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua ematen duen norbaitekin enpresa-estrategia komun batean modu egonkorrean lotuta ez dagoen pertsona fisikoa edo juridikoa (...), eta ikus-entzunezko programak edo edukiak ekoizteko ekimena, koordinazioa eta arrisku ekonomikoa bere gain hartzen dituena, bere ekimenez edo enkarguz, eta kontraprestazio baten truke ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuaren emaile ‘baten’ (PSOEren zuzenketarekin, ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuaren ‘emailearen’) esku uzten dituena». Hizkuntzak eztabaidagai Hain zuzen ere, ekoizle independenteen eginkizuna izan zen eztabaida gehien sortu zuen puntuetako bat, baina ez bakarra. Osoko bilkura egin bitartean, galegoaren, euskararen, katalanaren eta asturieraren aldeko erakundeetako ordezkariak Kongresuaren kanpoaldean elkartu ziren goizeko lehen ordutik, «ikus-entzunezkoan hizkuntzetarako berdintasuna» aldarrikatzeko. Hemizikloaren barruan, hainbat talde mintzatu ziren horren inguruan, protesta aprobetxatuta. Besteak beste, Albert Botran CUPeko diputatuak ohartarazi zuen hizkuntza gutxituentzat «aurrera ez egitea, atzera egitea» dela; bere iritziz, gaur egungo legearekin gertatzen den bezala. Bere irudiko, testu hori «aukera galdua» da katalanaren presentzia handitzeko, eta bikoizketaren aldeko apustua «erabateko suspentsoa» dela esan zuen; beraz, legeari aurkako botoa eman zion talde independentistak. EH Bildutik, Mertxe Aizpurua legebiltzarkideak lege honen «garrantzia izugarria» nabarmendu zuen, «garai honetan ikus-entzunezkoak» duen indarrarengatik. Hala eta guztiz ere, deitoratu zuen lege-proiektuak, taldeen artean eztabaidatzen hasi zenetik, «okerrera» egin duela. Zentzu horretan, kritikatu zuen PSOEren zuzenketa zinema independenterako «zulo beltza» dela. Hizkuntzari dagokionez, adierazi zuen ERCri esker zenbait puntu gehitu zitzaizkiola legeari, eta puntu horiek «aurrerapauso bat» direla, nahiz eta euskarari dagokionez «kuota horiek ez diren nahikoak». Beraz, adierazi zuen bere taldeak aldeko botoa emango lukeela baldin eta UPrekin eta ERCrekin batera aurkeztutako zuzenketa aurrera aterako balitz, baina ez zen horrelakorik gertatu eta, beraz, kontrako botoa eman zuen koalizio subiranistaren ordezkariak. Unidas Podemosekin eta EH Bildurekin batera transakzio-zuzenketa aurkeztu zuen beste alderdiak ere, Kataluniako ERCk, kontrako botoa eman zuen. Joan Margall diputatuak gaitzetsi zuen PSOEk zuzenketa bat hitzartu zuela PPrekin eta Ciudadanos taldearekin batera, ikus-entzunezkoan lan egiten duten ekoizle handien alde egiteko. «Berriro ere agerian utzi duzue zuek zaretela 78ko erregimenaren bigarren hanka», esan zien. «Kataluniako ekoizpen independentearen sektorea ez dugu ezabatuko. Alcarràs gehiago atera ahal izatea saihesten ari dira», kritikatu zuen. EAJk, bestalde, Legeari babesa eman zion negoziazio «luze eta zail» baten ondoren, zeinaren bitartez, kontuan hartu ziren jeltzaleek defendatu zituzten «funtsezko hiru oinarriak»: «Euskal eskumen-esparrua» defendatzea, autonomia-erkidegoek mugako lurraldeei zerbitzua ematea –EiTB izango litzateke Nafarroaren kasuan– eta hizkuntza koofizialen inklusioa. Unidas Podemoseko diputatu Sofía Fernández Castañonek, ikus-entzunezko errealizadore den aldetik ere hitz egin zuen, eta, beste auzi batzuen artean, Legeak aurreikusi dituen genero kuotak kritikatu zituen. Hizkuntza koofizialen erabilerari dagokionez, zenbait lurraldek, hala nola Asturiasek, ofizialak ez diren berezko hizkuntzak dituztela gogorarazi zuen hemizikloan. «Ez gara konturatzen zer dugun. Beste behin ere ez da ikusten gure kultura-aberastasuna», aldarrikatu zuen, eta ERC eta EH Bildurekin batera aurkeztutako zuzenketaren inguruan, ondokoa gaineratu zuen: «Ganbera hau ez da jabetzen ekoizpen independenteek duten maila handiaz». Aurkako botoa eman zuten beste alderdi batzuk hauek izan ziren: BNG, Compromís eta Junts per Catalunya. Eta beste aldetik, UPN eta Voxeko diputatuak. Bitxikeria gisa, JxCat-eko diputatu Pilar Calvok hitzaldiaren azken zatia katalanez egin zuen. Beraz, Kongresuko bigarren lehendakariordeak, Ana Pastorrek, une hartan Kongresuko Mahaiko buru zela, kargu hartu zion «espainiar guztiok dugun hizkuntza komuna» erabiltzeko eskatuz. PP eta Cs-en abstentzioak ERCk aurretik egindako salaketak zentzua hartu zuen geroago, eskuindarren txanda iritsi zenean. Izan ere, VOXek aurkako botoa eman zuen. Baina PP eta Cs-eko ordezkariek legea gogor kritikatu zuten, nahiz eta azkenean abstenituko zirela iragarri zuten. Guillermo Diaz, Ciudadanos taldekoa, hasi zen esaten Legeak «modu onargarrian» egokitzen dituela ikus-entzunezkoen egoera aldatu duten gaiak, nahiz eta berehala aldatu zuen tonua alderdi independentistei eraso egiteko. «Mundu digital konektatu eta mugarik gabearen aurrean, nor agertu dira? Catetillo nazionalistak», esan zuen Guillermo Diazek. «Ez dugu nahi sortzaileei esatea zein hizkuntzatan filmatu behar duten, kuota mota horien aurka gaude», adierazi zuen, nahiz eta geroago Ciudadanos abstenitu egin zen. «Ez dugu oztopatuko, baina ezin diogu baiezkorik eman kuota-sistema ezartzen duen lege bati», gaineratu zuen Ciudadanoseko ordezkariak. Juan Luis Pedreño diputatuak legea «zentzugabekeria» dela esan zuen arren, PPko iturriek botazioa hasi aurretik iragarri zuten taldea abstenitu egingo zela Ikus-entzunezkoen Legea errazago onartzeko. Aldez aurretik, Pedreñok «azken urteotako gobernu ahulena eta zaurgarriena» kritikatu zuen, EAJren mehatxuen eta transakzio-zuzenketa aurkeztu duten taldeen mende dagoela esanez: UP, ERC eta EH Bildu. Begoña Nasarre PSOEko ordezkariak defendatu zuenez, nahiz eta legearen negoziazioa ez den izan «prozesu azkarra, ezta erraza ere», testuak hobekuntzak ditu, hala nola «telebistek Espainiako ekoizpen independentea finantzatzeko duten betebeharra» bost aldiz biderkatzea. Las lenguas minorizadas se dejan oír contra la Ley Audiovisual Representantes de las principales entidades que trabajan a favor de las lenguas minorizadas se concentraron ayer por la mañana en Madrid frente al Congreso de Diputados antes de que diese comienzo el pleno en el que se debatió la aprobación de la nueva Ley General Audiovisual. Para los representantes de las citadas entidades, esta ley representa una oportunidad perdida para regular la producción y distribución de contenidos audiovisuales en los idiomas de sus respectivas naciones, pese a existir una demanda creciente, en este sentido, por parte de la sociedad civil. Paul Bilbao, secretario general de Euskalgintzaren Kontseilua, estaba presente en la concentración. En declaraciones a GARA, Bilbao comentó que «esta Ley vuelve a poner en evidencia el verdadero espíritu que existe en este Estado sobre la gestión de la diversidad lingüística: aquí solo cuenta una lengua y las demás, que se busquen la vida». En un comunicado difundido el pasado viernes, las entidades convocantes del acto reconocían que «si bien la presión política y social ejercida ha sido determinante para incluir mínimos para todas las lenguas tanto en las cuotas de catálogo de las plataformas y retransmisiones de TVE, como en la financiación anticipada, los cambios introducidos son claramente insuficiente y testimoniales». En este sentido, Bilbao fue tajante al afirmar que «la política lingüística de un Estado no puede basarse solamente en el fomento. Se debe fomentar, se deben establecer ayudas, sí, pero también debe haber regulación y deben establecerse cuotas, por el propio prestigio de la lengua y porque por parte de ciertos actores no hay una voluntad real para generar contenidos en estas lenguas». En este sentido, desde Euskalgintzaren Kontseilua, ponen el acento en las principales plataformas audiovisuales que operan en el Estado, como Netflix, Disney o Prime, acusando al Gobierno español de dejar sin regular la oferta de estas compañías en otros idiomas que no sean el castellano. El sentimiento general entre los convocantes lo resumió Bilbao al comentar que «estamos ante una oportunidad perdida. Esta Ley viene como trasposición de una directiva europea que buscaba fomentar la producción audiovisual europea. Muchos vimos ahí una puerta abierta para las lenguas minorizadas del Estado, para favorecer contenidos en estas lenguas. Pero ninguna de las propuestas que hicimos llegar al Congreso durante la tramitación de dicha Ley ha sido tomada en cuenta por el Gobierno». No solo eso, sino que el Ejecutivo que preside Pedro Sánchez introdujo a última hora una enmienda pactada con el Partido Popular que, en palabras de Mertxe Aizpurua, «lo que hace es dejar a los productores independientes a los pies de los caballos». La diputada de EH Bildu, presente en la concentración junto a otros parlamentarios como Joan Baldoví (Compromís) o representantes del BNG, manifestó que «este último movimiento del Gobierno resulta inadmisible y aunque en comisión nos abstuvimos, ahora está por ver lo que pasa. De momento, hemos presentado una enmienda junto a Podemos y ERC. Lo que está claro es que esta Ley se ha plegado a los intereses de las grandes corporaciones y del poder mediático». A pesar de todo, los convocantes de la concentración reiteraron su compromiso de trabajar para conseguir una regulación de las lenguas minorizadas en el sector audiovisual: «Es cierto que, en esta ocasión, no se han cumplido los objetivos previstos y que aprobarán una ley que invisibiliza la presencia de nuestras lenguas. Sin embargo, seguiremos trabajando para crear las condiciones adecuadas para vivir en nuestras lenguas, así como para que nuestras lenguas ganen espacios, entre ellos las pantallas».Jaime IGLESIAS DESDOBLAMIENTOA través de la Ley Audiovisual se reservarán anualmente 15 millones para la producción de contenidos en lenguas minorizadas y prevé la creación de un fondo público para duplicar las series de plataformas internacionales.