GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Jaiak ez ditu ahotsak guztiz urratu oraindik


Kantatzen duenak bere beldurrak uxatzen dituela esaten da. Donostiako Piratek euren eguna ospatu zuten atzo, eta eguerdian Parte Zaharreko kaleetan zehar kantujira eginez hasi ziren giroa berotzen. Dozenaka pertsonak hartu zuten parte, betiko kantu ezagunak abestuz, giro ezin hobean. Aste Nagusiak bide erdia egin du dagoeneko, baina batzuek ahotsa egoera onean daukate oraindik ere. Ea noraino iristeko gai diren, oraindik azken txanpa geratzen da eta. Kantatu ondoren, herri bazkaria izan zen La Flamenka gunean.

Iñigo URIZ | FOKU