2022 ABU. 19 BEGIRADA Ziztada bidezko erasoen aurrean, alerta feminista Marisol RAMIREZ FOKU Uda honetan jaien testuinguruan emakumeen kontra ugaldu diren ziztada bidezko erasoen aurrean, Bilgune Feministak deituta, ehunka pertsona bildu ziren atzo hainbat herritan egindako elkarretaratzeetan. Bortizkeria matxistaren adierazpen berri baten aurrean, ezinbestekoak dira salaketa, mobilizazioa eta jendartearen sentsibilizazioa. Azken urteotan feminismoak jendarte esparru zabalen babesa lortu duen arren, tamalez, garbi dago oraindik ere emakumeen kontrako indarkeriaren adierazpenak gutxitzetik oso urrun gaudela.