2022 ABU. 24 BEGIRADA 52 gorpu desagertuta, 86 urte geroago Iñigo URIZ FOKU Nafarroako 1936ko Fusilatuen Senideen Elkarteak Valcalderan egin zuen atzo ekitaldia, Cadreitan, 1936ko abuztuaren 23an bertan fusilatu zituzten 52 pertsonei omenaldia egiteko. Egun hartan 53 preso irten ziren Iruñeko espetxetik, askatasuna berreskuratzear zeudela pentsatuz. Bi kamioitara igo eta 70 kilometro egin eta gero fusilatu zituzten, gauez, Erriberako izkina honetan. Hobia eginda zegoen ordurako. Horien artetik Honorino Arteta soilik atera zen bizirik. Gaurdaino ez dituzte aurkitu bere 52 kideen gorpuak.