2022 ABU. 25 KLIK Oraindik geratzen da zer eskalatu Aste Nagusiaren erdia pasatxo igaro da; oraindik lau egun dauzka aurretik festazaleak jai egarria asetzeko. Ez da gutxi. Lagunartea, dantza eta kantua, jan-edana, kontzertuak, kirol ikuskizunak, su-festak, jolasak... eta, zergatik ezkutatu, baita ajea eta lo falta ere. Baina pilatutako neke hori guztia eramangarriagoa izaten da, lagun edota senideekin afaltzeko geratu eta ondoren txosnagunera gerturatzeko bada. Argazkiko neskatoarentzat bezala, gogorra izan arren, festetako “horma” igotzeak ez du alferkeriarik ematen. Aritz LOIOLA | FOKU