GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Arma gutxiago eta zaintzarako tresna gehiago


Barne Ministerio espainolak 1.000 taser pistola erosi zituen baina, Juspolek salatu zuenez, Poliziak 150 baino ez ditu jaso. Dirudienez, atzerapen hori agenteen prestakuntza faltagatik gertatu da. Izan ere, nahiz eta taserrak «arma ez hain arriskutsu» gisa sustatzen dituzten, dagoeneko hainbat pertsona hil dituzte han eta hemen; besteak beste, Dalian Atkinson, Realean aritu zen futbolaria, 2016an. Armak beti izango dira arriskutsuak. Armak baino, Poliziak jendea zaintzeko tresna gehiago beharko lituzke.