2022 IRA. 07 ELB sindikatuak laborariendako garai zailaren erdian ospatuko ditu 40 urteak Datorren larunbatean, Izpuran, ELBk 40 urteak ospatuko ditu. Egun osoko egitaraua proposatu du Ipar Euskal Herriko bizi sozial eta politikoan, baina bereziki laborantza herrikoiaren alde, paper garrantzitsua bete duen sindikatuak. Urteurreneko ekitaldiak aurkeztuditu ELBk. (Guillaume FAUVEAU) Mikel IRASTORZA BAIONA “Elkartasunez laborariak borrokan” lemapean, Izpuran iraganen dira irailaren 10ean Euskal Laborarien Batasuna (ELB) sindikatuaren 40. urtemugaren ekitaldiak. Astelehenean aurkeztu zuten Itsasun Panpi Sainte-Marie, Jean-Paul Duhalde eta Mirentxu Auzqui sindikatuko kideek. 1982ko urrian sortu zen, laborantza munduan nagusitasuna zuen FDSEA (Frantziako Lur-ustiatzaileen Sindikatuen Federazio Departamentala) sindikatutik ateratzea erabaki ondotik. Laborantza herrikoiaren alde egin zuen ELBk, Euskal Herriko etxalde ttipi zein ertainak defendatzeko eta Euskal Herriaren berezitasunari erantzuteko. Geroztik, hamaika borroka eta proiektu plantan ezarri ditu; esaterako, sor-marka ezagunak bilakatu diren Ezpeletako biperra, euskal xerria, Irulegiko arnoa eta ardi saileko Ossau-Iratyren sorrera. Bere borroka nagusietariko bat Euskal Herriko Laborantza Ganbara sortzea izan zen, eta frantziar Estatuak oztopo anitz ezarri bazituen ere, urrats hori egitea kausitu ahal izan zen Ipar Euskal Herrian. Batera plataforman bete-betean engaiatu izan da ELB sindikatua, beste dinamika zabal batzuk sustengatzearekin batera. Gaur egungo egoera Izpurako hitzordua, haatik, ez da ospakizun hutsa izanen. Izan ere, laborariek gaur egun bizi duten testuinguru zaila salatuko dute. Ezohiko idorteak eta prezioak emendatzeak egoera ezin kritikoagoan ezarri dute laborantzaren mundua. Zerealen prezioa %40 baino gehiago igo da, proteinena %60, zuhainenak %25 eta gauza bera erraten ahal da energia eta etxaldeen inguruan beharrezkoak diren baliabideez. Larunbatean Donibane Garaziko Jai Alaitik 10.30ean abiatuko den manifestazioak prezioak emendatzea salatuko du, baita egoera kritiko honetan beste batzuk aberasten ari direla ere. Ondotik, aperitifa eta bazkaria, baita haurrentzako herri kirolak eta laborarien arteko desafioak ere. DOS EVENTOS M��SLa ELB ha organizado dos veladas. El primero de ellos pasar�� hoy en la sala de cine Saint-Louis de Donapaleu. Patxi Iriart, de la C��mara de C��mara del Pa��s Vasco, est�� al corriente de los resultados de la investigaci��n ���� Nuestras platas ser��n completadas en 2050? El viernes, en la sala Haize Berri de Izura, varios cultivadores hablar��n sobre el trabajo Etx...