2022 IRA. 14 KLIK «Twitterrek ez daki zer informazio daukan» AEBetako Senatuko batzorde judizialean agerraldi mediatikoa izan zen atzo: Twitterreko segurtasun buru ohi Peiter “Mudger” Zatko-rena. Eta enpresatik kaleratu zutenetik (urtarrilean) salatu duena salatu zuen berriz: zibersegurtasunean Twitterrek «akats» handiak dituela. «Ez daki zenbat informazio duen, non daukan eta nondik iritsi zaion; hortaz, ezin du informazio hori babestu. Langileek informazio gehiegi dute eskuragarri», adierazi zuen. Twitterrek gezurtatu egin zituen hitz horiek, Zatkoren lan «eskasa» nabarmenduta. Brendan SMIALOWSKI | AFP